korrika

Igorren eta Zeberion egingo dira 23. Korrikaren aurkezpen ofizialak

Asier Abrisketa 2024ko ots. 28a, 11:27

Igorren bihar, hilak 29, izango da aurkezpena 19:30ean jubiladuen lokalean. Zeberion barikuan, martiak 1, 18:00etan izango da erabilera anitzeko gelan.

Hilabete be ez da falta 23. Korrika, martiaren 22an, eskualdetik pasetako eta asteon egingo dira gurean aurkezpen ofizialak. Arratiako AEKren aurkezpen ekitaldia Igorreko jubiladuen lokalean izango da egunean, hilak 29, 19:30ean. Ekitaldiaren ostean, kopautxoa zerbitzauko da hurreratutakoen artean.

Zeberio ostera, Hego Uribeko AEKren parte da. Aurkezpen ekitaldia barikuan, martiak 1, egingo da Zubialden 18:00etan. Aurkezpenaren ostean, Oihaletxea dokumentala proiektauko da. Gainera, Korrikako erropeagaz pasarelea egin eta hau erosteko aukerea be badago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!