gastronomia

Euskal kultura gastronomikoaren inguruan sare bat sortzeako Gardena manifestua sinatu dau Garenak

Bea Azpiri 2024ko ots. 28a, 10:31

Informazinoa, produktuk eta jakintzea konpartiduteko helburuagaz batu dira Gardena Konpromezu Manifestuaren bitartez artisau, nekazari, abeltzain, sukaldari, zerbitzari eta hornitzaileak.

Pasau dan astelehenean, zezeilak 26, Garena Jatetxean, Gardena Konpromezu Manifestua sinatu zan. Manifestuak, euskal kultura gastronomikoaren inguruko informazinoa, produktuak eta jakintza konpartiduteko sare bat sortzea dauka helburu. Julen Baz sukaldaria da ekitaldi honen gidaria eta guztira 45 persona batzean ditu gremio guztietakoak: artisauak, nekazariak, abeltzainak, sukaldariak, zerbitzariak, hornitzaileak... Izan be, holan, “bakotxak bere ikuspuntutik gainbalioa emongo deutso Garenako esperientzia gastronomikoari, eta balioa emongo jakie Euskal Herriko artisau, nekazari eta abeltzainei”.

Gardena proiektua

Garena Jatetxeak 2020ko zezeilaren 20an zabaldu ebazan ateak eta 2021ean, Basque Culinary Center-egaz alkarlanean hasi zan, Gardena proiektuagaz, galtzeko arriskuan dagozan barazki eta animaliak aztertzen. Horretarako, jatetxe inguruan ortu txiki bat ipini eben, baita desagertzear dagozan euskal oiloentzako espazio bat egokitu be. 

Helburua antxinako saboreak berreskuratzea da eta horretarako animaliak lehen zaintzen ziran moduan zaindu behar dirala dinoe proiektuaren bultzatzaileek. Modu ekologikoan, inongo pestizidarik erabili barik lan egitea be garrantzia handikotzat joten dabe. “Hornitzaile guztiakaz bat eginik, lanaren bikaintasuna bilatzeko konpromisoa da gaurkoan erakutsi dana. Izan be, lan guztiaren atzean personak dagoz, eta argi geratu da personak eta alkarren arteko hartu-emonak jagon behar dirala” azaldu eben Garenatik.

Euskal Herriko produktoreen sarea

Manifestua sinatuteko ekitaldira bertaratu ziran Garena jatetxeko Julen Baz, Aitzol Atutxa, Garazi Garzia, Miguel Lopez, Mario Verdeja, Idoia Etxebarria, Luciana Dasilva, Iratze Barroeta, Peli Perez de Anuzita, Mikel Alonso, Mateo Blanco, Sendoa Serna, Eric Marrero eta Alvaro Castellano. Igorreko Iker Yurrebaso, Iker Villasana, Joseba Bilbao, Diego Fernandez San Juan eta Julen Aitzelai nekazariak be egon ziran han. Abeltzainen ordezkari, Zeanuriko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta, Moises Urquijo, Eugenio Arriaga, Fernando Rekalde, Joxe Miguel Jauregi, Jesús Mari Lasarte, Iker Barato, Ion Areitio eta Imanol Rekarte; eta Blanca Gomez de Segura, Ainara Garay, Kepa Ikutza, Xabier Gorrotxategi, Oihane Pardo, Oier Landa, Asier Auge, Rakel Gonzalez, Koldo Auzmendi, David Custodio eta Itxaso Tabuyo, Gorka Armentia y Cristina Hernandez, Maore Ruiz eta Omar Eskarra, Bertol Izaguirre, Peio Uriarte, Narbarte eta Mauricio llanesa artisauak. BCC-ko Joxe Mari Aizega eta Mantalako Imanol Zubelzu be informazino, produktu eta jakintza sarean dagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!