errugbia

Zekorrek garaipena lortu dabe etxetik kanpo

Asier Abrisketa 2024ko ots. 26a, 10:16

Bera Bera talde donostiarraren aurka zapatuan jokatutako partiduan 26-31 nagusitu ziran arratiarrak.

Zapatu arrastian, Donostian jokatu eban ligako jardunaldia Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak, AVK Bera Bera B taldearen kontra. Arratiarrak urten ziran irabazle, 26-31. Holan, denporaldiko hirugarren garaipena lortu dabe zekorrek eta seigarren postuan ipini dira sailkapen orokorrean, Bera Bera eta Gaztedi taldeen aurretik.

Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, "zelaia egoera txarrean egoan eta ezin zan askorik jokatu", beraz, partidu gora-beheratsua izan zan. Gainera, etxekoak nagusitu ziran, partidu osoan joan ziran aurretik, arratiarrek birritan berdindu behar izan eben markagailua atzen minutuetan entsegu bi eta eraldaketa bategaz, donostiarrak aurreratu ebezanera arte.

Datorren partidua be etxetik kanpo jokaguko dabe, Zornotzan Urgozo taldearen kontra, martiaren 17an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!