FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabez euren partiduak

Iñigo Irua 2024ko ots. 26a, 08:00
Andrazkoen Arratia B eta Bilbao Artizarrak taldearen arteko partidua.

Gizonezkoen Arratia Ak ez dau lortzean partidurik irabaztea, atzen hamarrak daroaz irabazi barik, eta husna bardindu dau atzen partidua, gizonezkoen B taldeak eta andrazkoen Ak ostera galdu egin dabez euren partiduak.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban sailkapenean bigarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. 21 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratiak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Osasuna C taldearen kontra martiaren 9-10eko astegoienean.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka goizean jokatu eban Plentzia taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-14 irabazi eban. 20 jardunaldiren ostean 36 puntu ditu Arratiak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 19:30ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Getxo taldearen kontra eta husna bardindu eban. Daborduko 10 partidu daroaz Arratiak irabazi barik eta 22 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu eta hamalaugarren dago, jatsiera postuetatik puntu bakarrera. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sodupe taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Amorebieta B talde liderraren kontra eta 5-1 galdu eban. 22 jardunaldiren ostean 25 puntu ditu eta hamabigarren dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Artibai taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 17:15ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban Ibaoindo Nerbioi taldearen kontra eta atzen hiru jardunaldietan bardinketea lortu ostean 4-0 irabazi eban Lemoako taldeak. 22 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra martiaren 2an, arrastiko 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!