Martiaren 1etik 23ra izango da Loraldia Festibalaren hamargarren edizinoa. Urtero lez, kultur eskaintza zabala izango da Bilboko areto, antzoki eta bestelako guneetan. Era guztietako adierazpen kulturalak egongo dira ikusgai, besteak beste, musikea, jantzak, literaturea, bertsolaritzea eta antzerkia.
BEGITUk emonaldi ugaritarako sarrerak ditu eta honeek, irakurleen artean zozketauko dira sare sozialen bitartez. Datorren astetik hasita egingo dira zozketak, hurrengo emonaldietarako: Sustraien matxinada, Gorputzaren atzean, OMA, Hiri lokatzetan, Neomak, Ai gure juaneteak!, Erresiñula kantari, Bihar atzo gaur bihar, Mitologia txikiak, Amarauna eta Terminala.