eskupelotea

Asteon jokatuko da anaia arratiarren arteko pelota desafioa

Asier Abrisketa 2024ko ots. 20a, 11:15
Mugarri Desafioaren antolatzaileak, II. Desafiorako txapelakaz.

Barikuan Dimako plazako frontoia txikian izango da II. Mugarri Desafioa, 18:00etan hasiko dira partiduak.

Urtailaren 5a zan II. Mugarri Desafiorako lehen datea baina atzen momentuan atzeratu zan. Oin, zezeilaren 23rako, barikua, dago antolatuta Arratiako anaia pelotarien arteko txapelketea. Dimako plazako frontoi txikian jokatuko dira partiduak, 18:00etatik aurrrera.

2020an, lehen desafioan, Dima eta Zeanuriren artekoa izan zan eta oin, anaia artekoa. Gainera, lehen datan sei anaia bikote egoazan baina oingorako, zortzi izango dira atzenean. Dimatik Rekaldetarrak, Asuatarrak eta Etxebarriatarrak egongo dira; Zeanuritik Beitiatarrak, Intxaurragatarrak eta Erkiagatarrak; Igorretik Atutxatarrak eta Lemoatik, Erauzkintarrak.

Martian barriz, III. Mugarri Desafioa jokatuko da. Hau, Bizkaiko eskualdeen artekoa: Arratia, Durangaldea, Ezkerraldea eta Lea Artibai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!