FUTBOLA

Bardinketea arratiarren arteko Igorreko derbian

Iñigo Irua 2024ko ots. 19a, 08:00
Arratia B eta Lemoako Harrobiren arteko partiua. Argazkia: URBIHOOLs.

Zapatu arrastian jokatu zan gizonezkoen Arratia B eta Lemoako Harrobiren arteko derbia eta hiruna bardindu eben. Andrazkoen Arratia A taldeak irabazi egin eban etxetik kanpo zapatuan. Gizonezkoen Arratia Ak etxetik kanpo domeka goizean eta andrazkoen Arratia Bk etxean zapatu arrastian, galdu egin ebezan jokatutako partiduak.

Gizonezkoen Arratia B taldeak eta Lemoako Harrobik derbia jokatu eben zapatu arrastian Urbietan. Jente asko batu zan Urbietan eta partidu beroa ikusi zan. Arratia 3-0 irabazten heldu zan atsedenaldira baina jokalari bat kanporatu eben. Bigarren zatian Lemoako taldeak bardindutea lortu eban. 21 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako Harrobi 31 puntugaz eta hamabigarren Arratia B 25 puntugaz. Datorren jardunaldian Lemoako Harrobik Arlonagusian hartuko dau Ibaiondo Nerbioi taldea hilaren 25ean, goizeko 11:45ean eta Arratia Bk Amorebieta B liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban etxetik kanpo Erandio taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 21 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta hamabosgarren dago sailkapenean. Bajatuteko postuak puntu bakarrera ditu A taldeak eta bederatzi partidu daroaz irabazi barik. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 24an Getxo taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.

Andrazkoak
Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Mutilvera talde nafarraren kontra etxetik kanpo eta partidu hasikeran sartutako gol biei esker 0-2 irabazi eban. Hogei jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra hilaren 25ean, eguerdiko 12:30ean.

Andrazkoen Arratia Bk zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta 0-4 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan eta puntu bakar bat atera ez dauan Plentzia taldearen kontra hilaren 25ean, goizeko 10:25ean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!