turismoa

Landa eremua eta turismoa euskeraz buztartuteko sortu da Errotik

Asier Abrisketa 2024ko ots. 14a, 10:17

Lehen sektoreko ekoizle eta turismoko establezimentuentzako doban eskainiko jakiez itzulpenak, trebakuntza saioak, hizkuntza ohituretan eragiteko laguntasuna, dirulaguntzen kudeaketea eta abar.

Zezeilaren 7an, Zeanuriko Zuhaitz Etxeak hotelean egin zan eusGara zerbitzuaren garapena izango dan Errotik proiektuaren aurkezpena. Gorbeialde Landa Garapeneko Alkarteak bultzatuta, Arratia eta Hego Nerbioiko landa eremuan eta turismoan euskerearen erabilerea sustatzea da helburua. Horretarako ekoizle eta turismo establezimentuei dobanezko hizkuntza aholkularitza emongo jakie, Bizkaiko FOru Alfunfiak finantziauta. Berbarako, trebakuntza saioak antolatu eta produktuak euskeratuko dira hizkuntza ohituretan eragiteko.

Errotik proiektuari bultzadea emoteko aurkezpenean Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Olatz Urkiza Gorbeialde alkarteko presidentea, Bingen Larizgoitia Gorbeialdeko kudeatzailea, Arkaitz Estiballes Zeanuriko zinegotzia, turismo teknikaria, hizkuntza aholkulariak eta proiektuan parte hartzen dabizen establezimentuetako ordezkariak egon ziran.

Proiektuaren jatorria 2022an hasitako eusGara. Bertan, Zuhaitz Etxeak eta Etxegana hotelek hartu dabe parte eta oin, proiektuaren garapenagaz, beste bederatzi establezimentu batu dira: Hikei, Areatza hotela, Ubideko Herriko taberna, Etxegorri ostatua, Artiñano etxea, Zeberioko Taberna zaharra, Ermitabarri apartamentuak, Urduña museoa eta Askibil gaztandegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!