FUTBOLA

Andrazkoen Arratia A taldeak baino ez dau irabazi atzen jardunaldian

Iñigo Irua 2024ko ots. 12a, 08:00

Andrazkoen Arratia A taldea Oiartzunen jokatutako partiduan.

Andrazkoen Arratia A taldea izan da atzen jardunaldian irabazi dauan talde bakarra. Gizonezkoen Arratia Ak eta Bk eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin ebezan euren partiduak eta Lemoako Harrobik bardindu egin eban etxean.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Ignacio taldearen kontra eta 4-0 irabazi eban. Hemeretzi jardunaldiren ostean 31 puntu ditu Arratiak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Mutilvera taldearen kontra hilaren 17an, arrastiko 18:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bizkeneskak taldearen kontra eta atsedenaldira binako bardinketeagaz heldu baziran be 6-2 galdu eban Arratia Bk. 18 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra hilaren 17an, arrastiko 16:00etan.

Gizonezkoak
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Indautxu taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. 20 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta hamahirugarren dago sailkapenean. Bajatuteko postuak 3 puntura ditu A taldeak eta zortzi partidu daroaz irabazi barik. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 18an Erandio A taldearen kontra, goizeko 11:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Urduliz B taldearen kontra eta 4-2 galdu eban. 20 jardunaldiren ostean hamabigarren postuan dago 24 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau B taldeak eta derbia izango da Lemoako Harobi taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 18:30ean.

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxean Berriatuko taldearen kontra eta bana bardindu eban. 20 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 30 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo derbia jokatuko dau Arratia B taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 18:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!