gorbeia

Animalia haragijaleen aztarnak topetako urtekerea antolatu dau Gorbeia Parke Naturalak

Asier Abrisketa 2024ko ots. 8a, 11:53

Datorren domekan, hilak 11, izango da inguruko haragijaleen errastuak jarraituten ikasteko urtekerea. Izena, aldez aurretik emon behar da.

Domekan, zezeilak 11, Gorbeiako Parke Naturalak antolatutako urtekerea egongo da. Helburua, inguruotan bizi diran animalia haragijaleen aztarna eta errastuak topau eta identifiketan jakitea izango da. Horretarako, Iñigo Zuberogoitia biologoaren laguntzea izango dabe izena emoten dabenek. Izena, 94 673 92 79 edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidera idatzita emon daiteke eta orduan zehaztuko ditu antolakuntzeak ordua eta geralekua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!