Harro Herri lelopean, 23. Korrika, martiaren 14an abiatuko da Irunetik, udaletxearen aurreko plazatik, 16:00etan. Martiaren 24an, amaituko da Baionan, eguerdiko 12:20ak aldera, Euskal Herriko herri eta auzoetatik 2.700 kilometro egin eta gero. Gurean, martiaren 22an izango da eta egingo dauan ibilbidea Zeberio-Artea-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre-Dima-Igorre-Lemoa izango da. Gitxi gora-behera, 13:39etan sartu eta 17:10ean urtengo da eskualdetik Korrika.
Korrikaren inguruan, herriz herri hainbat ekintza antolatuten dira eta horretarako, batzordeak sortu dira hainbat herritan. Lemoan, Zeberion eta Areatzan eratu dira daborduko. Gaur, hilak 8, bigarrenez batuko da Areatzako taldea udaletxean, 19:00etan. Hilaren 14an barriz, Dimako Batzordea 17:30ean batuko da udaletxean.