bertsolaritzea

Bertsozale Elkarteak martxan ipini dau Bizkaiko Taldekakorako izen-emotea

Asier Abrisketa 2024ko ots. 8a, 11:15

Txapelketa informalaren laugarren edizinoan parte hartzeako, gitxienez sei lagun batu eta hilaren 18ra arte emon behar da izena.

Bertsozale Elkarteak laugarrenez antolatuko dau aurten Bizkaiko Taldekakoa, jai giro eta plaza informalean jokatuko dana. Urte birik behin jokatuten da Taldekakoa eta helburua, "bertsoaren ekosistemea indartzea" da, oinarrian eraginez, besteak beste, bertsolari hasi barriei plazarako bidea errazteko asmoagaz.

Parte hartzeako, gitxienez sei lagunen taldeak egin behar dira. Izan be, talde bakotxak hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo kominikazinoko kide bat izan behar ditu. Halanda be, antolakuntzatik gitxienez zortzi izatea gomendatzen da. Izena bertsozale.eus webgunean emon daiteke, zezeilaren 18ra arte.

Txapelketearen egiturea talde kopuruaren araberakoa izango da, beraz, martiaren 12an emongo da honen barri. Kanporaketak martiaren 15ean hasi eta maiatzaren 4an amaituko dira eta finalaurreko eta final saioak maiatzeren 25ean, Eskolarteko finalagaz batera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!