errugbia

Zekorrek 17-20 galdu dabe Zaisa Txingudi taldearen kontra

Asier Abrisketa 2024ko ots. 5a, 11:17

Partidu osoa jokalari bat gitxiagogaz jokatu ostean, Ekaitz Duñabeitia entrenatzailea pozik agertu da egindakoagaz: "Hamalauek emon dabe ehuneko ehuna".

Zapatu arrastian, San Txisme jokatu zan Ekin Eraikuntzak Arratikom Zekorrak eta Zaisa Txingudi taldearen arteko ligako partidua eta irundarrentzako izan ziran puntuak, 17-20 irabazita. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, arratiarren jokalari faltea izan da arrazoi nagusia: "Hamalaugaz hasi eta amaitu genduan partidua, eurek 20-21 etorri ziran bitartean". Halanda be, azpimarratu dau, hamalaek emon ebela ehuneko ehuna, bai defentsan bai erasoan.

Partidua Zaisa Txingudiren zigor kolpe bategazz hasi bazan be, aurrez aurrekoaren zati handienean arratiarrak egon ziran aurreratuta markagailuan. Hamar minututan, Unai Duok, Iñaki Artetxen eta Egoitz Garmendiak 17 puntu lortu ebezan eta taldeak aldea defendidu eban amaierara arte. Orduan aurreratu ziran irundarrak eta Duñabeitiak azaldu dauanez, "amaiera gure eskuetan izan genduan bardinketea, baina zutoinera joan zan gure aldeko zigor kolpea".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!