FUTBOLA

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia B taldeek euren partiduak irabazi dabez

Iñigo Irua 2024ko ots. 5a, 08:00

Andrazkoen Arratia B eta Bizkerre C taldeen arteko partiduko irudia.

Zapatuan jokatutako partiduetan andrazkoen Arratia Bk baino ez eban irabazi, gizonezkoen eta andrazkoen Arratia Ak ostera euren partiduak galdu ebezan etxetik kanpo. Domekako partiduetan gizonezkoen Arratia Bk irabazi egin eban etxean eta Lemoako Harrobik bardindu etxetik kanpo.

 

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Oiartzun taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. Aurten galtzean dauan lehen partidua izan da. Hamazortzi jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratiak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau San Ignacio taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 15:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxean Bizkerre C taldearen kontra eta 5-2 irabazi eban. 17  jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Igorreko taldeak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 16:00etan.

Gizonezkoak

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Zamudio taldearen kontra eta 3-2 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Ak eta hamabigarren dago sailkapenean. Bajatuteko postuetara hurbildu da A taldea zazpi partidu daroaz eta irabazi barik. Datorren partidua etxean jokatuko dau hilaren 10ean Indautxu taldearen kontra, arrastiko 18:00etan. Indautxu jaitsiera postuetan dago eta partidu garrantzitsua da datorren astegoienekoa.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. 19 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago 24 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Urduliz B taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:00etan.

Lemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta atsedenaldira 0-1 heldu bazan be, bana bardindu eban. 19 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 29 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Berriatuko taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!