Urtailaren 23an Arratiako herri desbardinetatik heldutako 50 guraso batu ziran Arratiako Udalen Mankomunitateko egoitzan. Etxeko gazteenen eta telefono mobikorren arteko harremanagaz arduratuta, teknologia honeen erabilera osasuntsu bat egiteko proiektu bat martxan ipintea adostu eben. Kanpaina hau berbaldi eta tailerrakaz be sakonduko dabe aurrerantzean.
Hasteko, udabarrian erabilera egoki baterako konpromiso-dekalogo bat egingo da, sinaketa-ekitaldi publiko batean aurkeztuko dana. Gero, dekalogoaren puntuen gaineko lanketa bat egitea da asmoa, umeen adinaren araberako hiru taldetan. Batetik mobikor bako haur txikien gurasoak, bestetik mobikorra izateko presino soziala igartzen daben umeen gurasoak, hau da, 9 urte artekoak eta amaituteko, mobikorra daukien seme-alaben gurasoak.
Informazio gehiago jaso gura dabenek, prebentzioa@arratia.eus helbidera idatzi edo 688 643 305 zenbakira deitu leikie.