Berbaldia

Eguaztenean izango dira liztor asiarraren gaineko atzen berbaldiak

Asier Abrisketa 2024ko urt. 30a, 11:01

Diman 18:00etan izango da saioa Abaroan eta Igorren, 20:00etan Kultur Etxeko tailer geletan.

Kanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.

Oin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra, Vespa velutina, gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak banatu ditue egunotan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!