korrika

Korrika prestatuten hasteko batzarrak deitu ditue hainbat herritan

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 30a

Eguaztenean Lemoan, eguenean Areatzan eta barikuan Zeberion batuko dira Korrika batzordeak eta Korrika kulturala antolatuteko taldeak.

Harro Herri lelopean, Korrika, martiaren 14an abiatuko da Irunetik, udaletxearen aurreko plazatik, 16:00etan. Martiaren 24an, amaituko da Baionan, eguerdiko 12:20ak aldera, Euskal Herriko herri eta auzoetatik 2.700 kilometro egin eta gero. Gurean, martiaren 22an izango da eta egingo dauan ibilbidea Zeberio-Artea-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre-Dima-Igorre-Lemoa izango da. Gitxi gora-behera, 13:39etan sartu eta 17:10ean urtengo da eskualdetik Korrika.

Korrikaren inguruan, herriz herri hainbat ekintza antolatuten dira eta horretarako astean batuko dira lehenengo batzordeak Arratia eta Zeberion. Bihar, hilak 31, Lemoako Karabie Gaztetxean 18:00etan izango da lehen bilerea, Korrika Kulturala antolatuteko. Eguenean barriz, zezeilak 1, Areatzako Korrika batzordea batuko da 19:00etan udaletxean. Hurrengo egunean, barikua, Zeberioko batzordea batuko da 19:00etan eskola zaharrean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!