ilgoran

Eguenean 'Osasun mentala eta generoa' tailerra hasiko da

Bea Azpiri 2024ko urt. 29a, 11:18

Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaro bi hasiko dira oingo astean. Egunean, zezeilak 1, 18:00etatik 20:00etara, Osasun mentala eta generoa tailerraren lehenengo saioa izango da Dimako eskolan; eta hurrengo egunean, 17:30etik 19:30era, taldea osotuteko jente nahikok izena emon ezkero Autodefentsa feminista tailerreko saioa Zeanuriko frontoian.

Osasun mentala eta generoa tailerra hausnarketa tailerra izango da, zoramena eta genero estereotipoen artean dagoan hartu-emonaren gainean hausnartzeko. Saio bi izango ditu, zezeilaren 1ean eta 8an, eta Estereotipa taldekoren batek gidatuko dauz saiook.

Hurrengo egunerako aurreikusita dagoan Autodefentsa feminista tailerrak barriz, taldea sortzean bada, lau saio izango ditu, zezeileko barikuetan, Ester Lopez Monjeren eskutik. Oindino lekua dago eta izena emon daiteke. Autodefensa feminista tailerrak eta taldeak, indarkeria matxistea saihesteko tresna eraginkorrenatzat joten dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!