musikea

Zapatuan ospatuko dau Eingo eskoleak aurtengo neguko jaia

Asier Abrisketa 2024ko urt. 25a, 11:30

Goizez Lemoan eta arrastiz Diman ospatuko da, danontzako musika eta jantza artean, Eingoren jaia.

Urtero neguan, jaia antolatuten dau Eingo eskoleak. Aurten hilaren 27an, zapatua, batuko dira eskolako irakasle, ikasle, familia eta lagunak, musika eta jantza artean, eguna alkarregaz gozatuteko Lemoan eta Diman. Halanda be, Iker Allur Eingo eskolako arduradunak gogoratu dau, mundu guztia dagoala jantza egitera deituta: "Normalean guk antolatzen doguzan jai, ekimen eta ekintzak Eingo zale guztiei zuzenduta egoten dira".

Lemoako Atxeta plazan batuko dira eguerdian, 12:00etan, kantuan eta jantzan herrian zehar kalejirea egiteko. Baba jana 14:30ean eukiko dabe Artaungo Azurmendi jatetxean. Bazkalosterako, sorpresak eta parrandea iragarri dabe antolatzaileek eta amaituteko, erromeria egingo dabe Dimako plazako frontoian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!