Ligako bigarren itzulia hasi eban domekan Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak, etxetik kanpo Gesalaga Okelan Zarautz Beltzaak taldearen kontra jokatuta. Aurrez aurrekoa alde txikiagaz amaitu zan, 31-29, etxekoen alde. Ligako lehen partiduan zekorrek zarauztarren kontra 6-31 galdu ostean, hobekuntzea da, baina sailkapeneko erdiko postuekiko aldea be handitu da.
Puntuak lortzeako aukera bat izan zan partidua, izan be, garaipena eskura izan eben zekorrek. Lehenengo entsegua zarauztarrek egin baeben be, jarraian hartu eben aurrea zekorrek eta partiduaren jabe izan ziran, 60. minutura arte. Orduan, markagailua bardindu eta hiru entsegu, eraldaketa bakarragaz, lortu ebezan aurkariek, partidua irabazita.
Hurrengo jardunaldia zezeilaren 3an, zapatua, jokatuko da San Txisme zelaian Zaisa Txingudi taldearen kontra. Arrastiz jokatuko da partidua, 16:00etan. Lehen itzulian, partidurik ez zan jokatu eta talde gipuzkoarrentzako izan ziran puntuak, arratiarrek ez ebezalako nahikoa jokalari batu.