Kanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.
Oin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak bananduko dabez.
Egunak eta orduak
Etzi, hilak 24, hasiko dira berbaldiok. Artean izango da lehenengoa 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian eta Lemoan, 20:00etan, hurrengoa Jubiladuen etxean.
Zapatuan, hilak 27, Areatzan eta Zeanurin egongo dira berbaldi eta tranpa banaketak. Areatzan, 10:30ean Pleno Aretoan, eta Zeanurin, 12:30ean Arkotxan dira hitzorduak.
Hilaren 31n, eguaztenean, beste udalerri bitan egongo dira kanpainako teknikariak: Diman, 18:00etan Abaroan eta Igorren, 20:00etan, Kultur Etxean.
Zezeilaren 7an, 18:00etan, Bediako liburutegian be egongo dira.