Berbalagun

Argazkiak egurrean inprimiduteko tailerra antolatu dau Berbalagun taldeak

Asier Abrisketa 2024ko urt. 22a, 11:54

Eguaztenean egingo da tailerra Igorreko Kubulu euskaltegian, 10:30etik aurrera; izena aldez aurretik emon behar da arratia_berba@aek.eus helbidera idatzita.

Arratiako AEKk antolatuten dauzan Berbalagun saioen egitarau barruan, euskeraz aritu bitartean etxerako apaingarri bat egiteko aukerea dago. Urtailaren 24an, eguaztena, 10:30etan batuko dira euskaldun barri eta zaharrak, Transfer tailerrerako. Bertan, bakotxaren gustuko argazki bat egurrean inprimiduten ikasiko dabe parte-hartzaileek.

Izena aldez aurretik emon behar da arratia_berba@aek.eus helbidera idatzita. Hurrengo mezuagaz animau dau jentea Arratiako AEK-k: "Zure argazkirik gustukoena hartuta, eskuak eta sormena erabiliko doguz etxerako apaingarri ederra egiteko, ez galdu aukerea!".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!