Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban ligako bigarren itzuliko lehen partidua atzen postuan dagoan Santandergo Monte Soccer taldearen kontra eta 0-5 irabazi eban. Aurten jokatutako hiru partiduak irabazi ditu Igorreko taldeak. Hamasei jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratiak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Salamanca FF taldearen kontra hilaren 28an, eguerdiko 12:30ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Indartsu taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Arratia Bk atzen 6 partiduak jarraian irabazi ditu. 15 jardunaldiren ostean 30 puntu ditu Igorreko taldeak eta laugarren postuan dago. Datorren partidua be, bigarren itzuliko lehena, etxetik kanpo jokatuko dau lider dan eta partidurik galdu ez dauan Basauriko Kimuak B taldearen kontra hilaren 28an, eguerdiko 13:00etan.
Gizonezkoak
Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian La Merced A taldearen kontra eta 1-0 irabazten hasi bazan be bana bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 28 puntugaz. Datorren partidua be etxean jokatuko dau Begoña A taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 17:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Uritarra A taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Atzen bost jardunaldietan ez dau partidurik irabazi Arratia Ak eta aurten jokatutako hirurak galdu ditu. 17 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau barriro hilaren 27an Dinamo San Juan A taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 17 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Ermua A taldearen kontra hilaren 27an, arrastiko 16:15ean.