errugbia

Domekan bueltauko da Arratiko Zekorrak taldea zelaira

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 18a

Zarauzko Beltzak taldearen kontra jokatuko dabe zekorrek urteko lehenengo partidua domeka goizean, etxetik kanpo.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak asteon hasiko dau Euskal Ligako Senior 2. mailako ligearen bigarren bueltea, Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak taldearen kontra. Etxetik kanpo izango da partidua, Mitxelin Instalazinoetan, domekan, hilak 21, 11:30ean. Lehen bueltan, 6-31 galdu eben zekorrek zarauztarren aurkako partidua.

Halanda be, atzen partidua irabaztetik dator Arratiko Zekorrak taldea eta lehen partidu hari bueltea emoten saiatuko dira. Izan be, aurreko denporaldi bietan, lehen buelta eskasa egin ostean hasi ziran arratiarrak irabazten. Momentuz, atzen postuan dira zekorrak, baina erdiko postuenganako alde txikerragaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!