Egin zaitez Begitu-lagun!

Asier Abrisketa 2024ko urt. 16a, 11:44

Zozketetan parte-hartu eta hamaika opari jasoteko aukerea daukie Begitu-lagunek. 2024an ekarpena egiteko hiru kuota aukera dagoz: 40, 60 edo 80 euro.

BEGITU aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberioko etxe guztietara eta begitu online munduko txoko guztietara debalde helduten diran arren, 351 lagunek, egin ez dala debalde egiten badakie eta proiektua lagunduten dabe, urtero, borondatez, kuota bat ordainduz. Begitu-lagunen kuota honeek, dirulaguntzak eta publizidadeagaz batera, dira BEGITU finantzietako diru iturriak. Egin zaitez Begitu-lagun webgunearen bitartez!

"Arratia, Ubide eta Zeberioko jentearen laguntzea ezinbestekoa da proiektuak aurrera egiteko"

Begitu-lagunen kuotak 2008tik aldatu barik mantenidu izan diran arren, aurten 5 euro gehiago igotea ebatzi dau Zertuk, BEGITU kaleratzeak dakarzan gastuei aurre egin ahal izateko. Holan, 2024an ekarpena egiteko hiru kuota aukera dagoz: 40, 60 edo 80 euro.

Hamabostero paperezko BEGITUn egiten diran zozketetan parte hartzea eta Zertu Kultur Elkarteak ateraten dituan produktuak doban jasotea dira Begitu-lagun egitearen onura nagusiak. Gainera, begitu-lagun egiterakoan, hamaika opari jasoko ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!