Zezeilaren 1ean hasiko dan saio biko Osasun mentala eta generoa eta hurrengo egunean, zezeilak 2, hasteko dan lau saioko Autodefentsa feminista tailerretarako izen-emotea zabalik dago. Tailerrok, hurrengoz hurrengo, 18:00etatik 20:00etara Diman eta 17:30etik 19:30era Zeanurin izango dira. Izena, Arratiako Udalen Mankomunitateko webgunean, 94 631 17 17 eta 688 627 393 telefonoetan edo udaletxeetan emon daiteke.
Osasun mentala eta generoa tailerrean, Estereotipa taldekoen gidaritzapean, partaideek zoramena, genero estereotipoak eta euren arteko hartu-emonaren gainean hausnartuko dabe. Tailer teorikoa da, ez da terapia tailerra. Saioa bi izango ditu, zezeilaren 1ean eta 8an, hain zuzen be.
Autodefentsa feminista tailerrak barriz, lau saio izango ditu zezeileko barikuetan; hau da zezeilaren 2, 9, 16 eta 23an. Autodefensa feminista tailerrak indarkeria matxistea saihesteko tresna eraginkorrak dira.
Creando redes de mujeres migradas tailerra atzeratuta
Urtailaren 13an hasteko zan andra migratzaileen sareak egiteko tailerra, antzeratu behar izan da, izen-emotea nahikoa ez dalako izan taldea abiatzeko. Taldea sortzeako beste saiakera bat egingo da udabarrian.