Urtarrilaren 27an, zapatua, Igorreko Kiñu Gaztetxeak urte barriari ondo etorria emongo deutso, Urte Barri Oi! jaialdiaren lehenengo edizinoagaz. Euskal Oi! musikearen talde erreferenteetako batzuk egongo dira entzungai Kiñuko aretoan, arrastiko 18:00etan hasi eta gaua ondo sartuta izan arte. Streetwise, Iskanbila, Fito Skins, Sta. Cruz, Deallta Fola eta Ugerda dira konbidautako taldeak.
Sarrerak hamabi eurotan lortu daitekez Igorreko Axular Herriko Tabernan, Elorrion eta Arrasaten. Baina BEGITUko sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram), sarrera pare baten zozketan parte hartzeako aukerea egongo da. Sarrerak doban lortzeako, zozketearen argitalpena topau, "atsegin dot" emon, alkarbanatu eta BEGITUren kontua jarraitu behar da. Zorte on!