Andrazkoen Arratia A taldeak hilaren 14an jokatu eban Eibar B liderraren kontra etxetik kanpo eta 2-3 irabazi eban. Arratia Ak urteko lehen partidu biak irabazi ditu. 15 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan partidurik irabazi barik dagoan Monte Soccer Santandergo taldearen kontra hilaren 21ean, eguerdiko 12:30ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak hilaren 14an jokatu eban etxean Pauldarrak B taldearen kontra eta 3-0 irabazi eban. Arratiak bost partidu jarraian irabazi ditu eta 14 jardunaldiren ostean 27 puntu ditu eta laugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Indartsu taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 15:30ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak hilaren 14an jokatu eban San Pedro taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-1 galdu eban. Atzen lau jardunaldietan ez dau partidurik irabazi Arratia Ak eta aurten jokatutako biak galdu ditu. 16 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 20an Uritarra A taldearen kontra, arrastiko 15:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak hilaren 14an jokatu eban Urbietan Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. 16 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago 21 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 20an, arrastiko 16:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak abenduaren 14an jokatu eban etxetik kanpo Ibarsusi taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Lemoako taldeak atzen hiru partiduak jarraian irabazi ditu eta 16 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 27 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 20an, arrastiko 17:00etan.