Urtero neguan, jaia antolatuten dau Eingo eskoleak. Aurten hilaren 27an, zapatua, batuko dira eskolako irakasle, ikasle, familia eta lagunak, musika eta jantza artean, eguna alkarregaz gozatuteko Lemoan eta Diman.
Lemoako Atxeta plazan batuko dira eguerdian, kantuan eta jantzan herrian zehar kalejirea egiteko. Baba jana 14:30ean eukiko dabe Artaungo Azurmendi jatetxean. Bazkalosterako, sorpresak eta parrandea iragarri dabe antolatzaileek eta amaituteko, erromeria egingo dabe Dimako plazako frontoian.
"Normalean guk antolatzen doguzan jai, ekimen eta ekintzak Eingo zale guztiei zuzenduta egoten dira" adierazo eban igaz Iker Allur Eingo eskolako arduradunak. Bazkarirako erreserbak 94 673 64 80 telefonoan egin behar dira.