Harro Herri lelopean, Korrika, martiaren 14an abiatuko da Irunetik, udaletxearen aurreko plazatik, 16:00etan. Martiaren 24an, amaituko da Baionan, eguerdiko 12:20ak aldera, Euskal Herriko herri eta auzoetatik 2.700 kilometro egin eta gero.
Gurean, martiaren 22an izango da eta egingo dauan ibilbidea Zeberio-Artea-Areatza-Artea-Arantzazu-Igorre-Dima-Igorre-Lemoa izango da.
Hemen zehaztasun gehiago: 23KORRIKA - Ibilbidea - Korrika.
Ordutegia
Zeberio: 13:39
Artea: 14:30
Areatza: 14:58
Artea: 15:24
Arantzazu: 15:31
Igorre: 15:38
Dima: 15:59
Igorre: 16:25
Lemoa: 17:10