FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Ak eta Bk eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabez urteko lehen partiduak

Iñigo Irua 2024ko urtarrilaren 8a

Andrazkoen Arratia A eta Berriozar taldearen arteko partidua.

Arratiako andrazkoen talde biek eta Lemoako Harrobik euren partiduak irabazi ebezan eta gizonezkoen Arratia Ak zein Bk 2-1 galdu eben.

Andrazkoen Arratia A taldeak, ia hilebeteko geldialdiaren ostean Berriozar talde nafarraren kontra jokatu eban domeka eguerdian Igorren eta 4-0 irabazi eban. Golegileen artean hiru arratiar egon ziran; Olaitz Arroyo igorreztarra, Nerea Beitia lemoaztarra eta Maddi Ayarza dimoztarra. Igorreko taldeak 4 partidu eroiazan irabazi barik. Partidu hasikeran Arratiako jokalariek pankarta bat atera eben Paule Monrealeri, denporaldi hasikeran larri lesionau zan jokalariari, animoak emoteko laster operauko dabelako. Hauxe inoan: “Egurre Paule! Zelaien behar zaitugu, laster bueltan!”. 14 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu andrazkoen lehen taldeak eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Eibar B talde liderraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 14an, arrastiko 15:30ean.

Andrazkoen B taldeak ostera etxetik kanpo jokatu eban domeka arrastian Ibaiondo-Nerbioi A taldearen kontra eta 1-6 irabazi eban. Atzen lau jardunaldiak etxetik kanpo jokatu ditu Arratia Bk eta laurak irabazi ditu. 13 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Pauldarrak B taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 15:30ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak ez dau hasi ondo urtea, zapatuan Zalla A taldearen kontra 1-2 galdu eban etxean eta. Hamabost jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Pedro A taldearen kontra hilaren 14an, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Loiu A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Hamabost jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra, hilaren 14an arrastiko 18:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako taldeak domeka arrastian jokatu eban Gernika B taldearen kontra Arlonagusian eta 3-1 irabazi eban. 15 jardunaldiren ostean 24 puntu ditu Lemoako Harrobik eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 14an, eguerdiko 12:15ean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!