Arratiako Ernaik, ezker abertzalearen gazte antolakundeak, Euskal preso, igeslari eta desterrau politikoen aldeko jardunaldia antolatu dau urtailaren 6rako, zapatua. "Euskal preso, igeslari eta deportatutak etxean gura doguz!" lelopean egingo ditue mendi martxea, gazte agerraldia eta bertso saioa. Holan, urtailaren 13an Sarek Bilbon antolatutako manifestazino nazionalerako deia be egingo dabe gazteek.
Lehenengo ekintzea mendi martxea izango da. Goizez, 09:00etan Areatzako Iturrimorrotik urtengo da martxea eta antolatzaileek, ikur eta aldarriak eroatera animau ditue parte-hartzaileak. Gorbeiako kurutzeraino igongo dira eta bajatukeran, barauskarria egingo dabe. Gero, 12:00ak aldera, Areatzako plazan batuko da Arratiako gazteria, agerraldia eta argazkia aterateko.
Arrastiz ostera, 18:00etan, Igorreko Axular Herriko Tabernara mobiduko da gazteria. Bertan, bertso saioa antolatu dabe Ernaik eta Axular Kultur Elkarteak. Hiru andrek abestuko dabe saioan: Araitz Katarain, Janire Agirrezabala eta Aissa Intxausti.