gabonak

Areatzan, Bedian eta Igorren ikusi ahalko dira Erregenetako Kabalgatak

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 4a

Areatza eta Igorren, arrastiko 18:00etan helduko dira hiru errege magoak bihar; Bedian barriz, 18:30ean.

Urtailaren 5ean helduko dira, urtero lez, hiru errege magoak baina kabalgatak ez ditue herri guztietan egingo. Aurtengoan be Areatzan, Bedian eta Igorren baino ez dira egongo ikusgai. Arrastiz egingo dira hiru kabalgatak, 18:00etan Areatza eta Igorren, 18:30ean Bedian. Gero, umeak euren gutuna emoteko hurbildu ahalko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasarrengana.

Areatzan, Erregenetako Kabalgatea 18:00etan urtengo da Karpotik, plazarainoko bidea egingo dabe. Igorren ostera, Mandoia kalean hasi eta Kultur Etxeko aretoan amaituko da ibilbidea. Bedian, ordu erdi beranduago hasiko da eta frontoian txokolate beroa be zerbitzauko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!