Eskupelotea

Atzeratu egin da II. Mugarri Desafioa

Asier Abrisketa 2024ko urt. 2a, 10:14

Arratiako anai pelotarien arteko desafioa bertan-behera gelditu da momentuz, hurrengo egunetan ebatziko dabe noz jokatuko dan.

Urtailaren 5ean, 17:00etatik aurrera jokatutekoa zan II. Mugarri Desafioa Dimako plazako frontoi txikian. Momentuz, atzeratu egingo da. 2020an, Dima eta Zeanuriren artekoa izan zan pelota desafioa eta oingoan, eskupelotan dabizan edo ibili diran anaiak bikoteka arituko dira, beste anaia batzuen kontra.

Kantxan barriz, parte-hartzaileak sei bikote izango dira, hiru anaia Zeanurikoak eta beste hiru Dimakoak. Holan, Zeanuritik Erkiagatarrak, Beitiatarrak eta Intxaurragatarrak aurkeztuko dira desafiora. Dimatik barriz, Rekaldetarrak, Asuatarrak eta Ziarrustatarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!