FUTBOLA

Urteko lehen jardunaldiko ordutegiak zehaztu dira

Iñigo Irua 2024ko urtarrilaren 2a

Joandako astegoieneko geldialdiaren ostean zehaztuta dagoz Arratiako futbol taldeen urte barriko lehen partiduen ordutegiak.

Gizonezkoen Arratia Ak datorren partidua Zalla A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, hilaren 6an, goizeko 11:45ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak ostera etxetik kanpo jokatuko dau datorren partidua Loiu A taldearen kontra hilaren 7an, eguerdiko 12:00etan.

Andrazkoen Arratia A taldeak Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau Urbietan, hilaren 7an, eguerdiko 12:15ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak datorren partidua be, aurreko hirurak bezala, etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra hilaren 7an, arrastiko 19:00etan.

Lemoako Harrobik ostera datorren partidua Gernika B taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian hilaren 7an, arrastiko 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!