Urteko atzen egunean, Gabonzaharrak hilaren 31n, San Silvestre lasterketak egoten dira herri askotan. Arratiaren kasuan Areatza, Igorre eta Zeanurin antolatu dira lagun arteko lasterketa tradizionalak. Goizez, 11:30ean, Igorre eta Zeanurin izango dira urtekereak. Areatzan ostera, 17:30ean izango da urtekerea. Sei kilometroko zirkuitua antolatu da eta izen-emoteagaz (2€), zozketan be parte hartuko dabe korrikalariek.
Lemoan ostera, XII. Eneko Zamalloa Memoriala ospatuko da. Lemoaztarra oin dala hamabi urte hil zan Gironan, galapan ebilela kotxe bater harrapauta. Ordutik, urtero egin da bere omenezko lasterketea. Aurten, umeen lasterketea 12:30ean eta helduena 12:45ean urtengo dira Elizondo auzotik.