Lemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban talde arratiarrak. 14 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 21 puntu ditu eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Gernika B taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian urtailaren 7an, arrastiko 16:30ean.
Arratia
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu gauean jokatu eban Urbietan Iturrigorri A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 14 jardunaldiren ostean Arratia Ak 21 puntu ditu eta seigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Zalla A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, urtailaren 6an, goizeko 11:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak bariku arrastian jokatu eban etxetik kanpo Berriatuko taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 14 jardunaldiren ostean Arratia Bk 18 puntu ditu eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua Loiu A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo urtailaren 7an, eguerdiko 12:00etan.
Andrazkoen B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Ariz taldearen kontra eta 1-5 irabazi eban talde arratiarrak. Arratia Bk atzen hiru jardunaldietan etxetik kanpo jokatu dau eta hiru garaipen jarraian lortu ditu. 12 jardunaldiren ostean 21 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra, urtaileko lehen astegoienean.
Andrazkoen A taldeak ez dau partidurik euki atzen jardunaldi honetan eta datorrena Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau Urbietan, urtailaren 7an, eguerdiko 12:15ean.