Domekan bajatuko dira basotik Olentzero eta Mari Domingi!

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 22a

Abenduaren 23an Arratia, Ubide eta Zeberiotik birea egingo dabe Olentzero eta Mari Domingik, gauez opariak ixten hasi aurretik.

Arantzazu

Plazan batuko dira herritarrak 12:00etan, auzoz auzo Gabon kantak abestuteko. Olentzero eta Mari Domingi 13:00etan helduko dira eta errepidetik plazarako bidea egingo dabe.

Areatza

Olentzero eta Mari Domingi 17:30ean urtengo dira plazara eta bertatik, kalejirea egingo da herritik.

Artea

Plazan batuko dira arteaztarrak 17:00etan eta auzoz auzo ibiliko dita Gabon kantak abesten. Olentzero eta Mari Domingi iluntzean helduko dira, 19:00etan.

Bedia

Olentzero eta Mari Dominigi 13:00etan helduko dira plazara herritarrak agurtuteko.

Dima

Goizeko 11:00etan bajatuko dira Olentzero eta Mari Domingi eleizatik behera. Herritarrak baserritarrez jantzita joateko deia egin dabe.

Igorre

Eguerdian, 12:00etan, bajatuko dira Olentzero, Mari Domingi eta Napo astoa Mikeletik herriari birea egiteko,

Lemoa

Udaletxean 10:30ean egingo dabe Lemoako lehen agerrerea Olentzero eta Mari Domingik, gosaria zerbitzauko da. Arrastian ostera, Karabie Gaztetxean egongo dira Olentzero eta Mari Domingi, 18:00etan.

Ubide

Olentzero eta Mari Domingi plazan agertuko dira iluntzean, 19:00etan.

Zeanuri

Kalejireagaz girotuta, 17:00etan egingo dabe agerraldia Olentzero eta Mari Domingik.

Zeberio

Arrastiko 17:30ean urtengo dira Olentzero eta Mari Domingi Ermitabarri auzotik eta plazarako bidea hartuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!