Arratiko Zekorrak Ekin Eraikuntzak taldeak denporaldiko bigarren garaipena lortu dau astegoienean, urteko atzen partiduan. La Unica talde iruñearra hartu eben zekorrek San Txismen eta 14-12 amaitu zan partidua. Ekaitz Duñabeitiak azaldu dauanez, gogotsu dago taldea: "Pozik, garaipen serio bat lortu dogulako".
Partidua lehenengo zatian ebatzi zan, Duñabeitiaren esanetan, "erasoan min asko eta defentsan oso serio" aritu ziran-eta arratiarrak. Holan, atsedenera 14-0 ko aldeagaz heldu zan etxeko taldea. Bigarren zatian ostera, zekorrak jokalari aldaketak egiteko aukera gitxigaz geratu ziran eta Iruñakoak erasoan urten ziran. Atzen hamabost minutuetan entsegu bi egin ebezan baina bat bakarrik transformau ebenez, 14-12 amaitu zan partidua.
Oin, hilebeteko atsedenaldia izango dabe Arratiko Zekorrak taldeko jokalariek. Datorren jardunaldia urtailaren 21ean jokatuko dabe, etxetik kanpo, zarauztarren kontra.