Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Santurtzi A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 13 jardunaldiren ostean Arratia Ak 20 puntu ditu eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Iturrigorri A taldearen kontra jokatuko dau etxean hilaren 23an, arrastiko 20:00etan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra eta 0-1 galdu eban. Arratia Bk bost jardunaldi eroiazan galdu barik. 13 jardunaldiren ostean Arratia Bk 18 puntu ditu eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua Berriatukoren kontra jokatuko dau etxetik kanpo barikuan hilak 22, arrastiko 19:30ean.
Andrazkoen B taldeak Urbietan jokatu behar eban zapatu arrastian baina Igorreko futbol zelaian argiterira doan kobrea ostu eta dagozan 4 argi torreetako bitako argiak ez dabiz zelaian, hori dala-ta kanpoan jokatu behar izan eban Orduña taldearen kontra; 0-6 irabazi eban talde arratiarrak. 11 jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau Ariz taldearen kontra, hilaren 24an, eguerdiko 13:15ean.
Andrazkoen A taldeak ez dauka partidurik 2024ko lehen astegoienera arte. Orduan Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau Urbietan.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxean Sondika A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 13 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 18 puntu ditu eta zapigarren postuan dago. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 23an, arrastiko 18:00etan.