Gentzane Martinez de Osabak zuzendutako filma Zinebin estrenau zan eta Arratian ikusteko aukerea egongo da. Lehenengo pase biak astegoien honetan izango dira; Artean, zapatuan, hilak 16, 19:00etan, eleizan eta Zeberion, domekan, 18:00etan, udaletxeko 2. solairuko gelan.
Aire!k, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearengan inspirautako musika pieza bat sortzeako musika ikasle talde baten sormen prozesua kontetan dau eta Arratiak protagonismo handia dauka film honetan. Alde batetik, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzaren lekuak agertzen diralako, eta bestetik, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Mauriziaren ondorengoek hartzean dabelako parte. Pelikulako talde teknikoan be, Eukeni Arriortua Igorrekoa da argazkigintzaz arduratu dana.