FUTBOLA

Lau garaipen eta porrot bat

Iñigo Irua 2023ko abe. 11a, 08:00

Abenduaren 6an, jokatu ebezan gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik 12. jardunaldiko partiduak eta Arratia Ak etxean eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo garaipena lortu eben. Astegoienean jokatutako partiduetan andrazkoen eta gizonezkoen B taldeek euren partiduak irabazi ebezan etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia Ak galdu egin eban, etxetik kanpo be.

Gizonezkoen Arratia A taldeak abenduaren 6an jokatu eban etxean Balmaseda A taldearen kontra eta galtzean hasi bazan be 3-1 irabazi eban Arratiak. 12 jardunaldiren ostean 20 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 16an jokatuko dau etxetik kanpo Santurtzi A taldearen kontra, arrastiko 18:00etan.

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. 12 jardunaldien ostean 18 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Atxulaur A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:30ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Mulier taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. Atzen hiru partiduetan puntu bakarra lortu dabe arratiarrek. 13 jardunaldiren ostean 18 puntu ditu Arratia Ak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua 2024ko lehen astegoienean jokatuko dau Urbietan Berriozar taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao tadearen kontra eta 2-5 irabazi eban. 10 jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Orduña taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 19:15ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik be, gizonezkoen Arratia Ak lez, abenduaren 6an jokatu eban. Artibai izan eban aurkari etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban partidua Lemoako taldeak. 12 jardunaldien ostean 17 puntu ditu Lemoako taldeak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 16:30ean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!