Gizonezkoen Arratia A taldeak atzo arrastian jokatu eban etxean Balmaseda A taldearen kontra eta galtzean hasi bazan be 3-1 irabazi eban Arratiak. Golak Edorta Ormazabal billaroztarrak, Ander Gondra atezainak urrunetik botatako falta batetik eta Jon Ordeñana zornotzarrak sartu ebezan. Gondra atezainak liga honetan sartzean dauan bigarren gola da eta bitxikeria moduan esan behar da, gol hori Ohorezko Mailan sartzean dan 15.000. gola izan zala. Datorren partidua hilaren 17an jokatuko dau Arratia Ak etxetik kanpo Santurtzi A taldearen kontra, goizeko 11:15ean.
Lemoako Harrobik be atzo arrastian jokatu eban. Artibai izan eben aurkari etxetik kanpo eta 1-2 irabazi eban partidua Lemoako taldeak. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 16-17ko astegoienean.
Astegoien honetan jokatuko dira falta diran arratiarren beste partiduak. Andrazkoen A taldeak Mulier taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 10ean, arrastiko 16:00etan; andrazkoen Arratia B taldeak be hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Galdakao taldearen kontra, 12:30ean eta gizonezkoen Arratia Bk hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra, 18:45ean.