Arratian eta Zeberion ordutegi eta zerbitzu murrizketak egongo dira herrietako konsultategietan; osasun arreta Igorren zentralizau eta inguruko herrietatik urrunduz. Hori dala-ta, hainbat udalek desadostasuna eta kezka heldu arazo deutsee Barrualde-Galdakaoko ESIri zein beste erakundeei, gutun eta mozinoen bidez.
Arantzazuk hiru urte eta erdi daroaz daborduko konsultategi barik. Atzen urteetan Arantzazuko Udal Gobernuak hiru gutun bidali ditu konsultea barriro zabalduteko eskatuz. Bi 2021ean, udan zein neguan eta hirugarrena 2022an. Aurten be, zemendian, Osakidetzako Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuari (ESI) gutuna helduarazo deutso “Arantzazuko lehen arretako kontsultategia 2020ko martia baino lehenagoko baldintza bardinetan” zabaldutea eskatuz. Hau da, astean birritan ordu bi eta erdiko zerbitzua berreskuratzea.
Areatzak EH Bilduk aurkeztutako mozinoa onartu eban zemendiaren 29an. Bertan dinoe murrizketak dirala-ta udan gertatu zan egoera berean egongo dirala herritarrak abenduaren 26tik urtailaren 7ra arte, osasun arreta Igorren zentralizauko dabelako eta billaroztarrak medikuarenera joateko mobidu beharko diralako. Gainera, “langileen lan-baldintzak eta herritarrei eskaintzen jakon zerbitzua prekarizauko dira barriro be”. Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzeari eskatuten deutsie urte osoan zehar zerbitzuak bermatutea eta osasun beharginen lan-baldintzak hobetutea.
Dimako Udalak be, zemendiaren 14tik urtailaren 7ra arte Dimako anbulategian egongo diran murrizketen inguruko Udalaren “kezka eta desadostasuna” jakinarazo eutsan Lehen Mailako Arreta Unitatateetako kudeaketa taldeari idazki baten bidez.
Arantzazu hiru urte eta erdi konsultategi barik dago. Hori dala-ta, Arantzazuko Udal Gobernuak hiru gutun bidali ditu konsultea barriro zabalduteko eskatuz. Lehenengoa, 2021ko bagilaren 3an, bigarrrena 2021ko zemendiaren 16an eta hirugarrena 2022ko urri bigarrenaren 13an. Aurten be, zemendian, Osakidetzako Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuari (ESI) gutuna helduarazo deutso “Arantzazuko lehen arretako kontsultategia 2020ko martia baino lehenagoko baldintza bardinetan” zabaldutea eskatuz. Hau da, astean birritan ordu bi eta erdiko zerbitzua berreskuratzea.