onewall

Rebotean OneWall Klubeko hiru arratiar lehiatu dira Frantziako Openean

Asier Abrisketa 2023ko abe. 7a, 10:00

Aitor Asua, Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrusta lehiatu dira Toulousen jokatutako txapelketan eta Ziarrustak banakakoa irabazita, urteko laugarren txapela lortu dau.

Rebotean OneWall Klub euskalduna txapelketaz txapelketa dabil eta atzena, astegoienean jokatu dau, Toulousen jokatu dan Frantziako Opena. Hiru arratiar izan dira bertan, Mikel Beldarrain arteaztarra eta Aitor Asua zein Lur Ziarrusta dimoztarrak. Banakako txapelketan Lur Ziarrusta urten zan garaile eta binakakoan, hirurak heldu ziran finalaurreko partiduetara.

Banakako txapelketea zapatuan jokatu zan, Ziarrusta eta Beldarrain maila gorenean aritu ziran eta Asua, B mailan. Beldarrain zein Ziarrusta, beste bost jokalariren kontra jokatu ostean finalerdietara heldu ziran. Biak aurrez aurre, dimoztarra urten zan garaile bi jokoetan. Holan, finalean Löic Clement Europako liderraren kontra jokatuten ikusi zan eta orduan be joko biak irabazita (15-13 eta 15-09) lortu eban txapela Ziarrustak. Urteko laugarrena. Asua ostera, C mailako finalerdietara sailkatu zan ligaxka fasean egindako lanari esker baina ezin izan eban aurrera egin.

Binakako txapelketea barriz, domekan jokatu zan. Ziarrustak eta Asuak bikote bat osotu eben eta Beldarrain, Theo Chalimont frantziarra hartu eban bikote lez. Bikote biak heldu ziran finalaurrekoetara baina kanporatuak izan ziran, belgikarren eta ingelesen kontra hurrengoz hurrengo.

OneWall-ak ofizialtasuna lortu dau Euskal Herrian

Rebotean OneWall Klubak oin dala hilebete eskaerea egin ostean, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak ofizialtasuna emon deutso OneWall modalidadeari. Oin dala urte batzuk egindako saiakereagaz lortu ez zan arren. Oin, modalidade honetako lehen euskal klubeko Lur Ziarrusta pozik agertu da barriagaz, "danagaz goaz!".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!