Durangoko azoka

Zapatu gauean Durangoko Azokatik bueltetako autobusa ipiniko dau mankomunitateak

Asier Abrisketa 2023ko abe. 7a, 09:00

Autobusak Lemoako tren geltokian itxongo dau 03:00etan eta 05:00etan, herriz herri geldialdiak eginda, Dima zein Zeanuriraino joateko.

Abenduaren 6tik 10era ospatuten da Durangoko Azokaren 58. edizinoa. Zapatu gauean, hilaren 9an, kontzertuak eta gaueko giroa egongo danez Arratiako Udalen Mankomunitateko Gazteria Arloak Lemoako tren estazinotik Arratiako herrietara mobiduteko autobusa ipiniko dau. Goizaldeko 03:00etan eta 05:00etan egongo da autobusa bertan eta Dimara, Igorrera, Arantzazura, Arteara, Areatzara eta Zeanurira eroango dauz gautxoriak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!