dirulaguntza

Gazteek sortutako enpresentzako dirulaguntzen deialdia zabaldu da Arratian

Asier Abrisketa 2023ko abe. 5a, 12:08

18 eta 35 urte bitarteko gazteek Arratian 2022an edo urri lehenengora arte sortutako enpresek 1.000 euroko laguntzea jaso ahalko dabe. Abenduaren 15era arte egin daiteke eskaerea.

Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, gazteek sortutako enpresen egonkortzeko helburuagaz, dirulaguntza deialdi bat antolatu dabe. 2022 urtean edo aurtengo urri lehenengora arte 18 eta 35 urte bitarteko gazteek Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin sortutako enpresek hartu ahal dabe parte. Baldintzak bete ezkero, 1.000 euroko laguntzea jasoko dabe.

Zemendiren 30ean zabaldu zan deialdia eta abenduaren 15era arte jasoko dira eskaerak. Mankomunitateko dokumentazino sarrerearen Erregistro Orokorreak edota gazteri.arratia@bizkai.org helbide elektronikoan aurkeztu daitekez eskaerak.

Dirulaguntzea jasoteko baldintzak lau dira. Batetik, zerga-egoitza edo publikoarentzako establezimendu bat izatea aipatutako herrietako batean. Bestetik, enpresea izentautako epean sortuta egotea eta dirulaguntza izapidetzeko prozesu osoan, jardueragaz jarraitzea. Horrezaz gainera, betebehar fiskal guztiak egon behar dira egunean. Azkenengoz, kanpo gertatzen dira zuzenbide publikoko entidadeak, soziedade publikoak eta irabazi asmorik bako alkarteak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!