sahara

Sahararrek ekitaldia egingo dabe zapatuan Igorren eta martxan dago eskualde mailako janari bilketea

Asier Abrisketa 2023ko abe. 5a, 10:55

Zezeilean Fronte Polisarioaren 47. urteurren ekitaldia egin zan Igorren.

Arratiako saharar komunidadeak antolatutako jaia eta berbaldia Igorreko Kultur Etxean egingo da eta hurrengo egunetarako, eskualde mailako janari bilketea antolatu da herriz herri.

Saharako Elkartea Arratian taldeak ekitaldi bat antolatu dau zapaturako, hilak 9. Jaia eta Mendebaldeko Sahararen egoerearen berbalditxo bat egongo da 15:30etik aurrera Igorreko Kultur Etxean. Alkarte eta norbanakoei egin deutsee deia, "biziraupenaren bermea kultur aniztasunetik dator!" lelopean.

Horrezaz gainera, martxan dago daborduko saharar errefujiaduentzako janari bilketea. Saharako Elkartea Arratian taldeak Arratia BHI, Karabie Gaztetxe, Arteako Herriko Benta eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-gaz alkarlanean antolatu dau bilketea. Orioa, azukrea, arroza, pasta, kontserbak eta lekaleak eskatu ditue.

Bilketa egunak:
  • Zeanuri:
    • Eskolan: abenduak 11, 12 eta 13.
  • Areatza
    • Harrera Etxean: abenduak 11, 12, 13, 14 eta 15.
  • Artea
    • Herriko Bentan: abenduak 11, 12, 13, 14 eta 15.
  • Igorre
    • Institutuan (08:15-14:15): abenduak 11, 12, 13 eta 14.
    • Lehendakari Agirren (11:00-14:00): abenduak 7.
    • Sahararren egoitzan: zapaturo 12:00etatik 14:00etara.
  • Dima
    • Dendan eta eskolan: abenduak 11, 12, 13, 14 eta 15.
    • Frontoi txikian (10:00-13:00): abenduak 16.
  • Lemoa
    • Karabie Gaztetxean: abenduak 5 19:00etatik 21:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!