errugbia

24-24 bardindu dabe zekorrek partidua Gasteizen

Asier Abrisketa 2023ko abe. 4a, 10:30

Zapatuan Gaztedi taldearen kontra jokatu eban partidua etxetik kanpo Arratiko Zekorrak taldeak eta jokalari gitxi egon baziran be, lortu eben bardinketea.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea eta Gaztedi Rugby Taldea, 2. mailako Euskal Ligako atzenaurreko eta atzen taldeak hurrengoz hurrengo, abenduaren 2an egon ziran aurrez aurre Gasteizen. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, jokoa nahiko bardinduta egon zan, 24-24ko markagailuak gero erakutsi ebanez. Arratiarrek jokalari gitxi eroan ebezan eta gasteiztarrak aldaketak egiten hasi ziranean, zekorrek igarri eben. Halanda be, arratiarrak partidu osoa mantendu ziran aurretik edo bardinduta.

Datorren partidua abenduaren 16an jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak, La Unica talde iruñearraren kontra. San Txismen izango da partidua, arrastiko 15:30ean.

Aner Gorostiaga Euskal Selekzinoan

Arratiko Zekorrak taldeko Aner Gorostiaga 18 urtez azpiko Euskal Selekzinoagaz jokatuten hasi da. Zemendiaren 4an jokatu eban Bilbon, Espainiako Selekzioen Txapelketa Autonomikoko lehen jardunaldian Andaluziako taldearen kontra. Euskalerritarrak urten ziran garaile, 15-14. Astegoien honetan ostera, Kataluniako selekzinoaren kontra aritu dira euskaldunak, baina 24-19 galdu dabe. Halanda be, ez da konporaketa jardunaldia izan eta aurrera doa Euskal selekzinoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!