Gizonezkoen Arratia Bk baino ez dau irabazi

Iñigo Irua 2023ko abe. 4a, 08:00

Lemoako Harrobi eta Amorebieta B taldeak Arlonagusian euskerearen aldeko aldarrikapen ikurrakaz.

Atzen jardunaldia ez da bat be ona izan Arratiako taldeentzat. Gizonezkoen Arratia B taldeak eta andrazkoen A taldeak baino ez dabe punturik lortu eta.

Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo Galdakao A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 11 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Igorreko taldeak eta seigarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 6an jokatuko dau Urbietan Balmaseda A taldearen kontra, 19:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak ostera, zapatu arrastian jokatu eban Urbietan La Merced taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 11 jardunaldiren ostean 15 puntu ditu Igorreko taldeak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Begoña A taldearen kontra, 18:45ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban Tolosa taldearen kontra eta atzen partidu biak galdu ostean bana bardindu eban Urbietan jokatutako partiduan. 12 jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia A 18 puntugaz. Datorren partidua Mulier taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 10ean, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban Derio A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban Urbietan jokatutako partidua. Bederatzi jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 10ean jokatuko dau etxetik kanpo Galdakao taldearen kontra, 12:30ean.

Lemoako Harrobi

Domeka arrastian jokatu zan Lemoako Harrobi eta Amorebieta B taldeen arteko derbia Arlonagusian eta 1-3 galdu eban etxeko taldeak. 12 jardunaldiren ostean 14 puntu ditu Lemoako taldeak eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua hilaren 6an jokatuko dau etxetik kanpo Artibai taldearen kontra, 19:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!